jueves, 28 de junio de 2012

Buletina Uztaila 2012



ritmo mareiro, 1980-2012
VARI CARAMÉS
2012ko apirilaren 20tik uztailaren 08ra

ritmo mareiro, 1980-2012
Erakusketak Vari Caramés-en sailik nabarmenenak aztertzen ditu, 80ko eta 90eko hamarkadetako La movida viguesaCoruña by NightCastelos de GaliciaCompostela eta Visión animal izenekoekin hasita. Sail horien hari gidariak hauexek dira: zuri-beltza behin eta berriz erabiltzea, eskala txikia baliatzea eta denboraz kanpokotasuna bilatuz egunerokotasuna birsortzeko duen interesa, aurrez aurreko ikuspegiak saihestuz, eta itxuraz ustekabekoak diruditen efektuak bilatuz edo irudiak sepiatonuetara biratuz.
ritmo mareiro erakusketa Rekalde Aretoan ikusteko azkenengo astea. 2012ko uztailaren 8 arte.
IRAKURRI GEHIAGO
ERAKUSKETAK


ERTIBIL BIZKAIA 2012ERTIBIL BIZKAIA 2012

2012ko uztailaren 12tik irailaren 02ra
ERTIBIL BIZKAIA 2012 ikus-arteen erakusketa ibiltariaren XXIX.edizioa.
Rekalde Aretoak ERTIBIL BIZKAIA aurkezten du, Bizkaiko Foru Aldundiaren Kultura Sailak antolatzen duen ikus-arteen erakusketa ibiltaria. Erakusketa horrek laguntza eta bultzada bat eman nahi die sortzaile gazteei, beren ibilbide artistikoen lehen urratsetan.
IRAKURRI GEHIAGO
KABINETE ABSTRAKTUA


AKTIONISMUSAKTIONISMUS
ALAIN URRUTIA
2012ko maiatzaren 29tik uztailaren 01era
Alain Urrutiak (Bilbao, 1981) AKTIONISMUS erakusketa aurkezten du, 2010ean Bizkaiko Foru Aldundiaren Arte Sorkuntza Bekak eskuratu dituzten artisten lanak aurkezten dituen barriek programa barruan.
Bere pinturak osatzen dituzten irudiak eguneroko erreferenteak eta bere bizipenetatik edo inguruan duen errealitatetik jasotako eszenak dira –egunkari edo telebistatik hartutakoak–. Horrek kodetu gabe dagoen eta batere nostalgikoa ez den talde oroimena  dakarkigu burura. Bestetik, irudiak film luze batetik ateratako sekuentziak balira agertzen dira. Errepresentazioari berari buruzko metafora baten gisa.
2012ko uztailaren 1 arte.
IRAKURRI GEHIAGO
KABINETE ABSTRAKTUA


L'invisibleL'invisible
YO-YO GONTHIER
2012ko uztailaren 03tik abuztuaren 26ra
Rekalde Aretoak eta Bilboko Institutu Frantsesak batera aurkezten dute Yo-Yo Gonthier (Niamey, Niger, 1974) ikusmen-arloko artistaren obra, maiatzaren 25etik uztailaren 1 arte, Aire izenburupean, Iruñean egiten ari diren MAPAMUNDISTAS 2012 batzarrekin lankidetzan arituta.
IRAKURRI GEHIAGO
EKINTZAK


MUBI12 jam-sessionMUBI12 jam-session
mubi 12 jam-session, BizBak 2012 (Bizkaia Bilbao Arte eta Kultura) udako kurtsoen barnean uztailaren 9tik 12ra emango den kurtso-tailerrean oinarritutako zuzeneko ekitaldi musikala eta bisuala da.
2012ko uztailaren 12an, osteguna, 12:00etan. Sarrera librea.
IRAKURRI GEHIAGO
EKINTZAK


Bisita komentatua Ismael Manterolaren eskutikBisita komentatua Ismael Manterolaren eskutik
Ismael Manterolak, UPV-EHUko Artearen Historiako irakasleak, ERTIBIL BIZKAIA 2012 erakusketan barne gidatuko gaitu.
     2012ko uztailaren 19an, osteguna, 19:00etan. Gazteleraz.
     2012ko uztailaren 26an, osteguna, 19:00etan. Euskeraz.
IRAKURRI GEHIAGO
EKINTZAK


Udako tailerraUdako tailerra
UDARAKO HAINBAT JOLAS2012ko uztailak 3, 4 eta 5
     10:15etik 11:30era, 3 - 5 urte bitartekoentzat
     12:00etik 13:30era, 6 - 8 urte bitartekoentzat
Uda honetan ondo pasatzeko jolas original eta paregabeak nahi dituzu? Tailer honetan jolas ezberdin pilo bat ezagutuko ditugu eta gureak sortuko ditugu. Apunta zaitez eta hasi dadila jolasa!
IRAKURRI GEHIAGO


rekalde Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia

No hay comentarios: