sábado, 14 de noviembre de 2009

BILBOKO PLAZA eta ERRIBERAKO MERKATUAZ



Argumento a favor de la recuperación de la Plaza originaria de Bilbao. Es decir, y sí, cuando se haya derrumbado la otra parte del Mercado de la Ribera, en lugar de empezar a "construir" con ruido, molestias, cemento y otros asuntos menos públicos, recuperásemos el espacio para el uso de la ciudadanía, lugar de encuentro mirando a la ría, encuentro entre culturas de ambas márgenes? ¿tal vez con una feria semanal potente de producto fresco, local de calidad? Un sueño sugerente, ¿verdad?
Los problemas de reubicar a lis trabajadoris actuales se pueden solucionar reubicándoles en tanta lonja vacía de la zona. Y ahí es donde deben funcionar y trabajar el Ayuntamiento y lis politiquis... ¿qué opinas?

__________________________________________________________________________________

Jatorrian, diñoenez, Bilbaoko Plaza zan. Gerora eraikin bat egin eben plazan bertan. Eraikin horrek babestuko ebazan sal-erosleak azoka-egunetan eguraldi kaskarra zanean. Merkatu-eraikina jarri eben aurreko mende hasieran.

Baina oraindik, gure zaharrek eta haiengandik ahozkoa jaso dogunok, "Plazara noa" esaten dogu (Erriberako merkatuari buruz ari garenean).

Orain eraikin erdia eraitsi dabe. Berton lan egiten eben saltzaile askok alde egin behar izan dau. Geroa ez da bapere argia. Aurrekoan telebistan horri buruzko saioa izan zen, eta esan genuenaren muina saio horretarako ez-egokitzat hartu zutenez, hona hemen gure proposamena:

eraitsi dagigun zutik dirauen eraikinaren beste erdia
eta utz dagigun garbi-garbi tokia.

Ahalik eta plaza soil, xume, praktiko eta ederrena egin dagigun gero. Arbolak, jarlekuak,... errekari begirako espazio parebakoa irudikatu dagigun. Irudikatzen duzu? Ederra litzateke, ez da?


Berreskura dagigun gure ondare zaharra, gure arbasoen izatea, haien izpiritua. Jolas gaitezen eta elkar topa dagigun berton, beltz-zuri-bellegi; dirutsu eta zulotsu; indautxu eta santutxu...

Noski, honelakoekin bateragarria da oso gure amets hori.

Eta azoka-eguna astean behin-edo bertoko kalitateko produktu freskoez.

Eta oraingo langileak? Konponbideak jorratu, esaterako, zazpi kaleetako lonja hutsetan birkokatuz. Hori bai da, politikarien eta Udalaren zeregina. Hori bai da politika egitea.

Enpresa eraikitzailea eta? Horientzako konponbidea ere topatu beharko.

Gauzak argitasun izpi batez, pentsatu behar ziren garaiz, bai, baina orain, ez al da hori aukera eder bat , hitzetik hortzera darabilten krisialdia baliatuz?

Onena opatuz,

Eleder

No hay comentarios: